XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arrazoirik balego, esango liguke eta kitto! Baina ezin zuen hori egin, arrazoirik ez zuelako.

- Opilek ez du ezer txarrik egin! Justifikaziorik gabeko kaleratzea izan da Opilena!- zioten haurrek beste lagunei, kaleko ertz batetan bildurik.

Bilera hartan, denetariko haurrak zeuden: handi, txiki, potolo, argal, bihurri, lotsati, denak Opilen aldeko zerbait egiteko prest...

- Beno, arrakastarik izan ez dugunez, beste metodoren bat erabili beharko dugu - zioen batek... - Bai! Bai!- zioten besteek.

- Nik ideia bat dut... eta hau esan zuenaren inguruan pilatu ziren denak.

Lehenengoa, Prontxio izeneko mutil bat izan zen.

Gozotegia ireki bezain laster, sartu eta han zeuden pastel handien artean, txokolatezko lau pisuko pastel handi-handi bat eskatu zuen.

Hartu eta bertan hasi zen pastel zoragarri hura jaten... Poliki eta gusto handiz... Bukatutakoan, saltzaileak esan zion: - 25 pezeta dira... - Ez daukat batere dirurik - erantzun zion Prontxiok patxada handiz.

- Zeeer? Zer dela eta? - Horixe... Ezin dudala ordaindu dirurik ez dudalako....

Gozotegiko saltzailea gorri-gorri jarri zen... Haserre bizia zerion ile punttetatik.

Haurra astindu eta mila hitz garratz zuzendu ondoren, libre utzi zuen Prontxio.